Euskal Kostaldeko Geoparkearen hautagaitza onartu egin du Europar Geoparkeen Sareak

2010/10/04
Mutriku, Deba eta Zumaiako Udalek Europar Geoparkeen Sarean sartzeko aurkeztutako hautagaitza onartu egin dute egunotan Greziako Lesvos uhartean ospatzen ari diren kongresuan

Euskal Kostaldeko Geoparkea da, hain zuzen ere, aurkeztutako proiektuaren izena eta proiektu horretako hiru ordezkari izan dira, bertatik bertara, onarpenaren albistea jaso dutenak. Atzo, ostirala, eman zitzaion kongresuari hasiera eta iluntzean ospatutako ekitaldian eman zuten Europar Geoparkearen Sareak hartutako erabakiaren berri. Europar Geoparkeen Sareak ospatzen duen 9. Kongresua da Grezian ospatzen ari direna eta hantxe elkartu dira mundu guztiko 200 ordezkari baino gehiago. Esan bezala, atzo, ostirala, hasi zen kongresua eta urriaren 5ean, asteartea, amaituko da. Aipatzekoa da, bestalde, Euskal Kostaldeko Geoparkearen proiektuko ordezkariek bi aurkezpen egingo dituztela egunotan Lesvoseko kongresuan, euren proiektua sareko gainerako kideei ezagutarazteko. Gogoratu, azkenik, laster egingo dutela proiektuaren aurkezpen zehatzagoa eta publikoa, ordezkaritza politikoa ere bertan dela. Denboraz jakinaraziko zaizue komunikabide guztiei.