Kirolari Ateak Zabalik Elgoibarren

2009/06/09
Datorren igandeak, ekainak 14, Elgoibarren Kirolari Ateak Zabalik ekimena ospatuko da.

Kirol zale guztiek hitzordu garrantzitsua izango dute datorren igandean Elgoibarren. Hainbat kirol proposamen antolatu dira bertan zaletu guztientzat: piszinetara sarrera dohainik, piszinetan arku-tiroa, futbol sala street Mintxetako parkingeko pistan, Basquet Street Leku Ederren, egokitatutako kirol jaialdia gurpildun aulkiekin saskibaloian, itxuentzat ajedreza, futbola, pailasoak...).

Haurrekin zatoztenontzat, pailaso jaialdia ere antolatu da bertan.

BTT zaleok ere baduzu hitzordua, ibilbide gidatua antolatu baita. Irteera BTT Zentruko Harrera Puntuan izango da, Mintxetan, goizeko 9.30tan. 3.30-4 orduko iraupena izango du ibilbideak.

Animatu!