Euskadiko BTT Zentroen I. Challengea

2009/03/31
Mendiko bizikleta zaleak zorteko daude. Turismo aktiboaren aldeko apustu nabarmena eginez, Euskal Autonomia Erkidegoko BTT Zentroek Euskadiko BTT Zentroen I. Challengea abiarazi dute.

Challengeak 4 proba ez lehiakor ditu, Euskadiko BTT Zentroetako bakoitzean egingo direnak:

  1. Urdaibai – Busturialdeko BTT Zentroa (Bizkaia)
  2. Izki – Arabako Mendialdeko BTT Zentroa (Araba)
  3. Debabarreneko BTT Zentroa (Gipuzkoa)
  4. Valderejo – Añanako BTT Zentroa (Araba) (oraindik ezarpen-fasean)

Gainera, aipaturiko probetako hiru, Izki – Arabako Mendialdekoa, Urdaibai – Busturialdekoa eta Valderejo – Añanakoa, Euskadiko BTT Zentroen Maratoi Open-eko proben egun eta leku berean egingo dira (Urdaibai – Busturialdeko proban jakingo da zein den maratoi modalitateko Euskadiko txapelduna).

Challengean parte hartzeko interesa dutenek dagoeneko izena eman dezakete lehenengo herri-ibilaldian:

  • Apirilak 5, Izki–Arabako Mendialdea BTT Zentroa
    • Ibilbidea: Maeztu-Maeztu: 50 km
    • Ordua: 9:45ean
    • Izen-ematea: 12 € federatuek eta 15 € federatu gabeek, 300 plaza bete arte.
    • Informazio gehiago: www.montanalavesa.com eta 945 405 424 (8:00etatik 15etara, astelehenetik ostiralera).

Gainerako ibilaldiak ondorengo egun hauetan egingo dira:

  • Ekainak 28, Debabarreneko BTT Zentroa
    • Ibilbidea: zehazteke
    • Ordua: zehazteke
    • Izen-ematea: zehazteke
  • Uztailak 12, Urdaibai–Busturialdeko BTT Zentroa
    • Ibilbidea: zehazteke
    • Ordua: zehazteke
    • Izen-ematea: zehazteke
  • Urriak 4, Valderejo–Añanako BTT Zentroa
    • Ibilbidea: zehazteke
    • Ordua: zehazteke
    • Izen-ematea: zehazteke

Hainbat sari zozketatuko dira 4 probetako 3 egiten dituzten pertsonen artean. Sarien zozketa ibilaldi guztiak amaitutakoan egingo da, eta web orri honetan argitaratuko dira sarituen izenak: www.centrosbtteuskadi.com.

Anima zaitez, eta parte hartu! Hantxe ikusiko dugu elkar!