Euskaltel-Euskadi taldea eta Samuel Sanchez txapeldun olinpikoa Debabarrena BTT Zentroan

2008/10/29
Azaroaren 23an, Euskaltel-Euskadi taldea eta Samuel Sanchez txapeldun olinpikoa Debabarrena BTT Zentroan izango dira. Aukera aproposa eskaintzen dizugu, beraiekin batera Mintxeta BTT ibilbidean barrena pedalei eragiteko.
Honako egitaraua prestatu dugu gerturatzen diren guztientzat:

Honako egitaraua prestatu dugu gerturatzen diren guztientzat:

-11.00: Ekipazioen zozketarako zenbaki eta BTT Euskadi kamiseten banaketa.

  • 11.30: Mintxeta Ibilbidean barrena bira, Euskaltel-Euskadi taldearekin eta Samuel Sanchez txapeldun olinpikoarekin.
  • 12.30: Itzulera Mintxetara eta abituallamentua.
  • 12.30: Ekipazio zozketa eta Euskalteleko txirrindularien autografo sinadura.

Animatu! Ibilbidearen amaieran Euskaltel-Euskadi eta CDRko ekipamentuen zozketa egingo da.

Antolatzaileak: Debegesako Turismo Saila eta Elgoibarko Kirol Patronatua.

Babesleak: Noticias de Gipuzkoa, CDR eta Iñaki Beristain Banaketak.

Laguntzailea: Euskaltel Euskadi.