Argazki lehiaketa

2008/07/09
Debegesako Turismo Sailak argazki lehiaketa bat antolatu du eskualdeko turismoa sustatzeko asmoarekin. Argazkiak Debabarrenean egindakoak izan behar dute eta interesa duen edonork parte hartu dezake, nahi beste argazkirekin.

Uztailaren 7tik 23ra bitartean ospatuko da.

Argazki onenaren egileak Txindurri Iturri Nekazal Turismoan asteburu pasa egiteko aukera izango du.

Bestalde, parte-hartzaile guztien artean bi lagunentzako bazkari edo afaria zozketatuko da, Txindurri Iturrin bertan.

Oinarri guztiak Debabarreneko blog turistikoan daude.

Debabarreneko eskualdea aintzindaria da komunikazio modu berrienak erabiltzen eta Euskadiko lehen eskualdea da web 2.0 delako horretan barneratzen bere OngiEtorri blogarekin. Blog honen helburua hiritar eta turistekin komunikatzeko erraminta gertukoagoak bilatzea da, komunikazio maila osoagoa lortuz.