Teloia zabaltzear dago

2007/02/23
Eibarko Antzerki Jardunaldien 30. edizioak martxoaren 27an zabalduko ditu ateak. Jardunaldiak mundu erdian ezaguna den Jeffrey Hatcher dramaturgoa ezagunaren “Un Picasso” izeneko obrarekin abian jarriko dira. Bere obra, gidoi, pelikula nahiz telebista programengatik ezaguna da guztiontzat Hatcher Jauna. Jardunaldiei hasiera emango dien obra hau Jose Sacristán eta Ana Labordetak interpretatzen dute eta martxoaren 27 eta 28an ikusi ahal izango da. Hain zuzen ere, Jose Sacristán, Antonia San Juanekin batera, aurtengo edizioko plater nagusietako bat da.

Antonia San Juanek martxoaren 1ean “Los que faltaban” lana interpretatuko du. Eduki sozial handia duten hamaika bakarrizketak osatzen dute ikuskizun hau, guztiak karga satiriko handiarekin eta emakumeen izaeraren kritika zorrotza eta sakonekoak. La magia de Broadway, La Barraca de Colón, Ya van 30, Los cuernos de Don Frieler… dira, besteak beste, urtez urte indarra hartzen ari den Jardunaldi honen hitzordu garrantzitsuetako batzuk.

Bestalde, programan euskarazko 3 obra ere eskeintzen dira: Artea, Txalo Produkzioen eskutik, Jokin Oregiren Ezin dut egia esan eta Au revoir triunfadoreak!

Jardunaldien antolatzaileak eibartar guztiek eta eibarrera hurbiltzen direnek antzerkiaren abentura honetaz goza dezatela espero dute. Beste behin, Eibar antzerkizaleen topagune bilakatuko da hilabete inguru iraungo duen ekimen honekin. Sarrerak Coliseoan eros daitezke eta programa osoa http://www.teatroeibar.info/jornadas/ helbidean kontsulta daiteke.