Aurki hasiera emango zaie Eibarko San Andres jaietako ospakizunei.

2005/11/10
Azaroaren 30ean San Andresak ospatzen dira Eibarren. Azken urte hauetan, egun bertan ospatzen den feriari esker, ospe handia hartzen ari den jaia da.

San Andres eguna egun handia izaten da Eibartarrentzat. Historikoki Eibarko Udalerriak, San Andres santuarekin izan duen erlazioa nabaria da. Gaur egun Eibar izenez ezagutzen den udalerria 1346.urtean “Villanueva de San Andres” izenarekin sortu zen. Hortaz gain, erdi aroko herrigunea, Monumentu izendatu duten San Andres elizak osatzen zuela aipatzekoa da.

Nahiz eta San Andres eguneko ekitaldi nagusia den tradiziozko azoka azaroaren 30ean ospatu, jaiegun honekin erlazioa duten ekitaldiak azaroaren 19tik aurrera ospatuko dira.

Bestalde aipatu beharra dago urtengo azokak aldaketak izango dituela. Alde batetik, hegaztien erakustokia zen postua ez da bertan izango, eta bestetik, azokaren lekualdatze bat egongo da, Txantxa Zelai izanik azokaren kokagunea.

Beraz, Euskal giroaz gozatu eta kultura hurbilagotik ezagutzeko aukera aparta izango dute bertara hurbiltzen direnak.

Ekitaldien berri hemen