Debako Klaustroa arte-galerian bilakatua.

2005/07/05
Jose Mari Moraza artista Donostiarrak Debako Klaustroa aukeratu du ERRESPETO hitza gaitzat hartuz prestatu duen erakusketa erakargarri eta interesgarri honetarako. Erakusketa ikusgai izango da Uztailaren 5etik 31 bitartera honeko ordutegian: asteartetik larunbatera goizez 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 19:00ra eta igande eta jai egunetan 17:00etatik 20:00ra.

Artista honek artea askatasunaren paradigmatzat izanik, artea gizartean gutxietsita dauden gizataldeei hurbildu nahi die. Era honetan ERRESPETU hitza giltzarri izanik landutako artelanak ezhoikoak diren erakustokietara eramanak izan dira, hala nola espetxea, hospitalea…

Kasu honetan artelanak gotiko-errenazentista estiloa duen Santa María Elizako klaustroan (XVI.mendeko susperraldiarn isla eta gipuzkoako erlijio arkitekturaren altxorretako bat) ikusgai izango ditugu. Beraz, historikoki garrantzi handia izan duen inguru honek aukera ezinhobea eskeiniko du ERRESPETU hitzaren inguruan hausnarketa pausatu bat egiteko.

Debako Udalak antolatutako erakusketa interesgarri honek, alde batetik ondare kulturala eta bestetik jarduera artistikoa bateratzean sortutako giro atseginak, Debako Udalerriak ezkutatzen dituen txoko ezezagun ikusgarriak ezagutzeko aukera paregabe eskeintzen du.