Debako Eskulangintzarako Irakaskuntza Zentroak hurrengo ikasturte eta Udako Ikastaroetan parte hartzeko matrikulazio epea zabalik du.

2005/06/20
Debako Eskulangintzarako Irakaskuntza Zentroak hurrengo ikasturte eta Udako Ikastaroetan parte hartzeko matrikulazio epea zabalik du.
Udako oporraldien atarian egonik Debako Eskulangintzarako Irakaskuntza Zentroak ez du atsedenik hartzen, Uztailean zehar interesgarriak diren Udako Ikastaroak antolatzen baititu.

Debako Eskulangintzarako Irakaskuntza Zentroak eskeintzen dituen eskaintzen artean Udako ikastaroak aurkitzen ditugu.Aurtengoa bosgarren edizioa izanik Uztailean zehar honako ikastaroetan izena emateko aukera izango da: Kalkografiazko Grabatuaren hastapenak, zeramikaren eta tornu erabileraren hastapenak, egurra lantzeko tailerra, zuraren dekorazioa eta polikromatua, marmolezko eskultura eta brontze galdaketa artistikoa.

Ikastetxe honek duen berezitasunen artean ikastetxeak eskeintzen duen disziplinarteko ikaskuntzarako aukera aipatu beharko genuke. Ondorioz Euskal Herriko ikastetxe esperimental bakarrenetakoan bilakatzen da.

Beraz, plastikaren mundu miresgarri honetan murgildu nahi duenak Debako Eskulangintzarako Irakaskuntza Zentroak eskeintzen duen eskaintza zabalean parte hartzea besterik ez du.

Informazio gehiagorako helbide hauetara jo:

Ikastetxearen Web orrialdea

  • Debako Eskulangintzarako zentroa

    Posta kutxatila: 49

    PK:20820Deba (Gipuzkoa)