Zatoz Deba ibaia eta bere ibaiadarrak ezagutzera

2005/06/13
Zatoz Deba ibaia eta bere ibaiadarrak ezagutzera
Uztailaren 3an anima zaitez Debabarrena bailara zeharkatzen duen Deba ibaia eta bere ibaiadarren azterketan parte hartzera.

Parte hartu eta lagun gaitzazu Deba ibaia aztertzen. Goiza baino ez duzu behar izango. Ezagutu ezazu ibaiaren flora eta fauna (urkiak, haltzak, zozoak, txantxangorriak,…), eta ikas ezazu gure ibaiaren ingurumen-egoera aintzat hartzen. Horretarako Kilimon, Sagar-Erreka, San Lorenzo, estuarioa, eta abar ezagutzeko, hots, deba ibaia eta bere ibaiadarrak ezagutzeko gonbit egiten dizugu.

Ekimen honek Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailaren laguntza izango du, Ibaialde programaren barnean. Hartarako, irteera gidatua egingo da Deba ibaira (Debabarreneko zatira). Irteera horretan parte-hartzaileek Deba ibaiaren egoeraren azterketa egingo dute. Materialak Debegesak emango dizkizu.

Garraioa parte-hartzaileen kontura izango da. Taldeak egiterako orduan analisia egingo den lekua eta bizilekua berdinak izan daitezen saiatuko gara.

Izena emateko azken eguna: ekainaren 23a izango da. Irteerak uztailaren 3an, igandea, izango dira (nahitaezkoa da izena ematea).

Izena emateko edo informazioa lortzeko deitu 943820110 telefonora edo idatzi agenda21@debegesa.com helbide elektronikora.