Mutrikuko Saturrarango Hondartzan aurkeztu da Hondartza-denboraldi hasiera.

2005/06/06
Oraingo honetan hondartza-denboraldi hasierarako aukeratutako eszenatokia xarma berezia duen Saturrarango hondartza izan da.

Ekainaren 6an Landa Ingurunearen Garapenerako Diputatua Nuria López de Gerenurek hondartza-denboraldi hasierako ekitaldian parte hartu zuen. Kasu honetan ekitaldiaren lekuko zuzena kondairaz betetako Saturrarango hondartza izan da (Satur eta Aranen kondaira) . Saturrarango haitzak, duen itxura berezia dela eta, euskal kostaldeko geografian argazki gehien egiten zaizkion paisaietarikoa da. Paisaia aldetik hain preziatua den inguru honetan aurkitzen den Saturraranzar baserritik abiatuz, “sieteplayas” izenarekin ezagutzen den marearteko zabalguneraino iritsi gaitezke, geologia, biologia eta paisaia ikuspegitik oso interesgarria dena.

Horrela, Debabarreneko eskualdean aurkitzen den eta oso ezaguna ez den hondartza eder hau, hondartza-denboraldi hasiera ekitaldiko eszenatoki paregabean bihurtu da.