Oinarri historiko luzea duen Euskal Bizikleta Igandean Arrateko igoerarekin amaituko da.

2005/06/02
Eibarren hasitako Eibarko Itzulia 5 egun igaro ondoren Ekainaren 5ean Arrateko Santutegian amaituko da. Azken proba honek arrakasta handia du eta giro ezinhobe sortzen da ibilbideak osatzen duen 7 kilometrotan zehar. Oharra: 10:45etik aurrera autoek ezin izango dute Arratera igo eta Eusko Trenek igandetan eskeintzen dituen zerbitzuek aldaketak jasango dituzte.

Oinarri historiko luzea duen Euskal Bizikletak Eibarrek garai batean izan zuen txirrindu lantegien garrantziarekin harremandu genezake. Eibarrek betidanik izan du txirrindularitzarako zaletasun handia eta garaian garaiko egoerari moldatuz iraun du.

Beraz datorren igandea Ekainaren 5ean txirrindularitza gogoko duenak edo eta egun dotore bat igaro nahi duenak paisai aldetik interesgarri eta atsegina den Debabarreneko txoko honetara hurbiltzea besterik ez du.