XL.Eibarko Euskal Jaia 2005 martxan

2005/05/16
Jadanik martxan dago XL.Eibarko Euskal Jaia 2005. Antolakuntza lanetan diharduen Klub Deportiboak Maiatzan zehar ekitaldi ugariz osatutako egitarau interesgarria prestatu digu. Beraz Maiatzaren 14an hasi eta maiatzak 28 bitartean ekitaldi ezberdinaz gozatzeko aukera izando dugu.

Oskorri taldeak Maiatzaren 14an eskeini zuen emanaldiak eman zion hasiera XL. Eibarko Euskal Jaia 2005 egitarauari. Aurreko edizioarekin alderatuz aurtengoan Euskal Jai Eguna igandean izan beharrean, Maiatzak 28an, larunbata, ospatuko da. Euskal kultura gertutik ezagutu eta bertan parte hartu nahi duen guztiak Maiatzean zehar Eibarren antolatuko diren ekitaldietan parte hartzea besterik ez dute.

Informazio gehiagorako hemen

Argazkia:Mikel Askasibar