X. Berdel Jaia Mutrikun

2005/03/29
Mutrikuko Berdel Jaia Martxoaren 18a eta apirilaren 2a bitartean ospatuko da. Moilan egiten den Berdel dastaketa herrikoia aurten apirilaren 2an ospatuko da.

Herriko jaiez gain Berdel jai hau da dudarik gabe ospe eta arrakasta gehien duena. Ospe txarra zuen arrainari izen ona emateko eta berezko ezaugarri onuratsuak ezagutarazteko orain dela 10 urte Udalarekin batera San Pedro kofradiak bultzatutako jai hau milaka pertsonentzat Mutriku bisitatzeko aitzakia bihurtu da, eta nola ez, bapo jateko aukera ezinhobean!!!!

Hamargarren edizio honen aurkezpena martxoaren 18an udaletxean egin zen. Ekitaldi honetan “Mutrikuko Berdela” aipamena Luis Peña Gantxegi arkitektu mutrikuarrari eman zitzaion. Aipamen hau Mutriku herriaren alde nabarmendu den banako edo elkarteen lana saritzeko asmoz sortu zen. Era honetan aurten Euskal Herriko arkitektu esanguratsuenetako bati ematea erabaki da.

Beraz, Apirilaren 2an Mutrikuko portura hurbiltzen den guztiek aukera izango dute jai giroan hamaika errezeta desberdinetan prestatutako Berdela dastatzeko, guztira 4000 kilo berdel sukaldatuko baitira. On egin!!!!

Egitaraua Hemen