Mutrikuko Alkolea eta Turismo Bulegoaren Inaugurazioa

2005/03/22
Martxoaren 22an Alkoleako gunearen inaguratzearekin batera, Mutrikuko Turismo Bulegoan, Turismo Bulegoen Euskal Sarerako (ITOURBASK) Atxikimendu Hitzarmena sinatu zen.

Debegesak Mutrikuko Udalaren eskaerari erantzunez Alkolea gunea, paseo eta aisirako tokia bihurtzeko beharrezko antolamendua egin du, hala nola itsasorako sarbidea ireki, lorategia hornitu, aparkalekua zehaztu, hiriguneko higigarriak kokatu eta ingurua Spot bezala identifikatu surfa egiteko. Hau guztia Industria, Merkataritza eta Turismo sailaren eta Nekazaritza eta Arrantza sailaren laguntzari esker aurrera eraman da. Bestalde aipatu beharra dago Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako Zuzendaritzaren laguntza izan dela.

Bestalde, egun berean Mutrikuko Turismo Bulegoa Turismo Bulegoen Euskal Sarean (ITOURBASK) sartzeko atxikimentu dokumentua formalki izenpetu zen. Bertan Mutrikuko alkate Estanis Osinaldek eta Eusko Jaurlaritzako sailburuorde Koro Garmendiak parte hartu zuten. Era honetan, sare honek eskeintzen duen zerbitzuen bidez Euskal Autonomia Erkidego osoari buruzko informazio turistiko erabereko, eguneratu eta homogeneoa emateko aukera izango dute.