Eibarko Pedrucho zezen zaleen elkarteak webgune berria estrenatu du.

2005/03/10
Eibarko Pedrucho Zezen-zaleen lagunarteak kudeatzen duen webgunea (www.toroseibar.com) Zezenketa mundua gustoko duen edonorentzat oso herramienta erabilgarria da. Webgunearen bitartez Zezenketekin zerikusia duen honako informazioa aurkituko dugu: albisteak, jardueren programaketa, argazkiak, Eibarko zezen plazako sarreren salmentaren informazioa, Eibarko Zezenketaren historia etab.

Eibarko “Pedrucho” zezen-zaleen lagunartea Eibarren zeuden bi zezen-zaleen lagunartearen elkarketaren ondorioz sortu zen 1994.urtean, hain zuzen Eibarko zezen-zaleen lagunartea eta “Pedrucho” lagunartearen fusioaren ondorioz. Ezin dugu zalantzan jarri Eibarko herriak zezenenganako zaletasuna aspaldikoa denik. Izan ere, Erdi Aroko dokumentuetan, errege-erreginen familia eta ahaideak egiten zituzten bisitetan antolatzen ziren zezenen inguruko jaiak aipatzen dira.

Historian zehar bi lagunarte hauen eginkizun nagusia Eibarren zezenen inguruko jaiak sustatzea izan da.Era honetan Interneten duen portal berri honek,tradizioan oinarritutako zezenketa jaiek gaur egungo komunikazio munduarekin harremanak izateko aukera eskeintzen du.

-.Informazio gehiagorako hemen