Debabarrena film laburren zirkuitoan

2005/02/25
Debabarreneko zenbait Udalerrik Euskara Elkarteen Federazioaren (TOPAGUNEA) kultura sailak antolatutako Film Laburren Zirkuituan parte hartuko dute. Martxoaren 6an 19:00etan Soraluzeko kapillan, Martxoak 17an 22:25ean Ermuko zineman eta Martxoak 18an 22:30ean Mutrikuko Zabiel Kultur Etxean, zirkuitu hau osatzen duten bost filmen emanaldia ikusteko parada izango dugu bertara hurbiltzen garenok.

Topagunea-Euskara Elkarteen Federazioaren Kultura Sailak- Film Laburren Zirkuitua izeneko ibilbide kulturala antolatu du. Helburu orokorra kultur eskaintza aberasteaz gain euskararen erabilera sustatzea da. Era honetan bost zinegilek euskaraz ekoizturiko beste horrenbeste zine-lan erakutsiko dute. Genero ezberdinetako bost film labur erakutsiko dira emanaldi bakoitzean, guztira, gutxi gora behera, ordu eta laurdeneko emankizuna osatuz:

  • OSTERTZ (Iñaki Beraetxe eta Iñigo Kintana)
  • LEPOKOA (Saly Nebbou)
  • AMNESIAK (Angek B. Aldarondo)
  • EL SALTO DE BEAMON (Ane Muñoz)
  • AMUAK (Koldo Almandoz)

Bost filme ikusteaz gain arlo honen inguruko ezagutza handitu eta jakinmina asetu nahian, emanaldi gehienetan, ikusiriko film baten zuzendariarekin solasteko aukera izango dute ikusleek.

Beraz kultur adierazpide den zinea gustoko duenak gozatu ederra hartzeko aukera paregabea du.

Sinopsia eta zuzendariaren biografia