Laister Mallabiko Mañeko Landa Hotelak ateak zabalduko ditu.

2005/02/23
Mallabiko Mañeko Baserri berriztatuan, 10 gela bikoitz eta bi geladun apartamentu bat duen Landa Hotela irekiko da. Enpresentzat batzar gela eta enkarguz bazkariak egiteko aukera eskaintzen digu. Bertako baserriko produktuen denda ere aurki genezake: egurrezko labean egindako ogia, gozogintza, eztia, txakolina etab.

Mañeko Landa Hotela Mallabiko Urko mendiaren mendebaldean kokatzen den baserri bat da. Baserria XVIII. mendeko eraikuntzaren ezaugarriak kontuan izanik berritu da eta egokitu dituzten logelak landa guneko estiloari jarraitzen diote. Establezimendu bat Landa Hotel moduan izendatzeko landa ingurunean kokatua egoteaz gain beharrezkoa da eraikina eskualde edo zonaldearen arkitektura tradizionalari erantzutea non Mañe Hotel Rurala adibide ezinhobea da.

Eskaintzen dituen zerbitzuen artean honakoak aipatuko genituzke:

  • gosariak, egurrezko labean eginiko gozogintza
  • aparkalekua
  • garbigailua
  • enpresako batzarrak antolatzeko gunea; catering edo aldez aurretik hitzartutako bazkariarekin egur-labean prestatutako errekiak .
  • bertan egindako produktuekin osatutako denda; egur-labean egindako ogia, etxeko pastelak, Idiazabal gazta, Getariko Txakolina, sagardo naturala, ezti autoktonoa...etab.

Beraz Debabarrenera hurbildu eta bere paisai-xarma bereziaz gozatzeko aukera berri honi ezin muzin egin.

Informazioa gehiagorako.

Mañeko Baserria,9 48269 Mallabia(Bizkaia)

Telf:943172290 Fax:943170501

e-mail:manekoazpi@euskalnet.net