Eibarko Udala FITACen, Ehiza eta Tirorako Armaren Nazioarteko Ferian izango da.

2005/02/17
“Eibar, tailer hiria” interpretazio zentruaren proiektuaren lehen fasea (armen bilduma) ezagutarazteko asmoz Eibarko Udalak otsailaren 18,19 eta 20an Madrileko “Casa de Campon” stand bat jarriko du .

Standean 20 arma motz eta luzez osaturiko bilduma bat aurkeztuko du. Honekin batera ikus-entzunezko materialen bitartez museoaren maketaren imaginak, historia, arma bildumaren argazkiak etab. ikusteko aukera izango da.

Debabarreneko Dinamizazio turistikoaren egitasmoaren barnean dagoen “Eibar, tailer hiria” interpretazio zentrua, Debabarrenean bigarren sektoreak izan duen bilakaeraren berri ematen duen erreferentea genuke. Era honetan, Debabarreneko eskualdearentzat hain garrantzitsua den segmentu turistiko bat abian jarriko da: TURISMO INDUSTRIALA.

Portalean kokatuko den Eibarko Museoaren inguruan egindako musearatze programaren barnean nabarmendu daitezkeen bi atal aurreikusten dira: arma bildumaren erakusketa eta Eibarko historiaren interpretazioa industriaren bitartez. Proiektu honek kulturalki izan dezakeen garrantziaz gain garapen turistikoan eragina izango duen estrategiara egokitzen da. Era berean, sozialki eskatzen den eskakizunari erantzungo lioke: Armeria-eskolak 1914.urtetik aurrera jasotako armen bilduma jendaurrean jartzearena. Baina proiektuak bilduma hau jendaurrean era egokian aurkezteaz gain bere ildo nagusia honako hau litzateke: “garapen industrial, teknologiko eta produktuei esker Eibarko herriak izan dituen gorabehera ekonomiko eta sozialak, azaleraztea".