Debabarrena FITURen

2005/01/24
Debabarrena FITURen
Debabarreneko ordezkaritza; alkate, zinegotzi, turismo teknikari eta Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartearen (DEBEGESA) gerenteaz osatua, Madrideko IFEMA azokan urtarrilak 26tik 30era ospatuko den XXV.Nazioarteko Turismo-azokan izango da (FITUR 2005).

Ohikoa denez, Debabarrena eskualdea ordezkatzen duen talde batek Munduko Industri Turistikoak urtero izaten duen hitzorduan parte hartuko du. Debabarrena eskualdea, Euskadiko Stand-ean aurkezten da 9. pabeloian, 9C305 stand-ean.

Aurten berritasun moduan FITURen Debabarrena eskualdea bere osotasunean eta Deba eta Mutriku udalerriak beren irudia islatzen duten foileto berri bat estreinatuko dute.Irudi berri hauek Debabarrenak duen potentzial turistikoen lekukoak agerian uzten dute.

Fitur-en egotearen garrantzia, sektore turistikoarekin harremana duten enpresa eta bisitariekin harreman komertzialak gauzatzeko aukeran datza (170 herrialdetako 11.000 enpresa). Ondorioz, FITUR nazio eta nazioarteko mailan aurki genezakeen erakuslehio garrantzitsuenen artean aurkitzen da, bertan industri turistikoaren azken berrikuntzak, produktu eta zerbitzuak eta leku turistiko berriak aurkezteko aukera baitago.

Beraz, Debabarrena leku turistiko moduan ordezkatua izango da munduko bigarren erakuslehio turistikoan.