Debabarreneko Neguko Feriak

2004/12/15
Neguarekin batera Debabarreneko hainbat herritan Neguko azoka tradizionalak antolatzen dira. Abendua eta Urtarrilean ospatzen dira Neguko azoka hauek. Abenduaren 18an Mutrikun “Santo Tomas Ferixa” ospatuko da, ondoren Abenduak 31an Elgoibarren ospatzen den “Gabon Zaharretako Feria”-k hartuko du lekukoa eta azkenik hasi berria den urtea ospatzeko , Urtarrilaren 8an, Deban “Soro Feria” izenez ezaguna den feria ospatzen da.

Neguko azoka garaia iritsi zaigu eta ohi bezala Debabarreneko hainbat herrik ospakizun hauetan parte hartzen dute. Urtero garai hauetan bezala gainean ditugu Gabonak, baina festa hauek heldu eta Gabonetan bete-betean murgildu aurretik, badaukagu beste hitzordu bat: neguko feriak, hain zuzen. Honela abenduaren 18an Mutrikun “Santo Tomas Ferixa “ ospatuko da, Abenduaren 31an Elgoibarren “Gabon Zaharretako Feria” eta Urtarrilaren 8an Deban “Zoro Feria” ospatuko da.

Urtero legez baserrietako produkturik onenak aurki daitezke ferietan. Era honetan, egun horietan jartzen diren saltokietan eros daitezke gazta, fruta, odolkiak, piperrak, loreak, indiolarrak, hirugiharrak, porruak, marraskiloak eta intxaurrak besteak beste. Gainera musika emanaldiek feria girotuko dute. Ez da ezer ere faltako. Honela aipatutako egunetan goizean goizetik herrietako plazetara hurbilduko diren bisitariak giro apartaz gozatzeko aukera ezinhobea izango dute.

-.Mutrikuko feriaren egitaraua hemen

-.Elgoibarko feriaren egitaraua hemen

-.Debako feriaren egitaraua hemen