Debabarreneko ordezkari turistikoak Bisita Teknikoa Geronan.

2004/11/15
Debabarreneko ordezkaritza turistiko zabala, hala nola alkate,zinegotzi, Turismo teknikari eta establezimendu turistikoen jabeek Debegesak, turismoaren inguruan, antolatu dituen Jardunaldi Teknikoetan parte hartu dute.

Debegesak antolatutako jardunaldi teknikoak Empordá (Gerona) izeneko eskualdean burutu ziren, hain zuzen Baix Empordá delakoan. Eskualde hau dituen eskaintza turistikoen barietate eta kalitatearengatik ezaguna denez, Debabarreneko ordezkaritza turistikoentzat erreferentzi eta ikasketarako oso baliagarriak suertatu direlakoan gaude.

Programaturiko jarduera nagusien artean jardunaldi teorikoak eta eremu konkretuetara egindako bisitak aurkitzen ditugu.Horrela Jardunaldi Teknikoetan ondorengo gaiak landu dira.

-Kultur eta industri ondarean eskuhartzea (baliabide turistikoen eraldaketa). Gai hau lantzeko garaian zenbait bisita burutu ditugu, hala nola hirigune historikoak (Gerona eta Peratallada), Josep Pla fundazioa eta bi museoetako (arrantza eta kortxoa) bisitaldiak.

-Enpresarien elkartea. Bertan Hotel eta Turismo aktiboko (Oci Empordá) enpresarien elkartearen funtzionamendu eta experientziaren berri izan genuen.

-Leku Turistikoaren kalitatea. Kalitatearen gaia lantzeko saio teorikoaz gain kalitatearen ziurtagiria duten establezimenduak bisitatu genituen.

-Kirol Portua. L´Estartit kirol portuaren erabilpen eta jarduerei buruzko informazioa jaso genuen.

Turismoa aberastasuna sortzeko gai den sektorea denez, eskaintza turistikoa egituratu eta antolatu beharra dago osagai turistikoen ekoizpen eta merkaturatzeari dagokionez. Era honetan, Debabarreneko eskualdea Sustapen Turistikorako Planaren barnean murgilduta dagoenez, Debegesak antolaturiko Jardunaldi Tekniko hauek, erreferentzi eta ikasketarako abiapuntu interesgarrian bihurtu direlakoan gaude.

Argazkiak hemen hemen