DEBAJAZZ: IBETONDOKO JAZZA DEBABARRENIAN lelopen burutuko dira azaroan zehar aurtengo Jazzaldi ikuskizunak Debabarreneko zenbait herritan.

2004/11/05
Azaroan zehar (6,12,13,19 eta 20an) Debabarreneko zenbait herritako kalekantoietan Jazz doinuak entzuteko aukera izango dugu.

Aurten lehen aldiz ospatuko dira jazzaldi emanaldi hauek baina helburua datozen urteetan jazzaldiarekin jarraitzea da, urtero-urtero jazzaldi hobeak antolatuz. Antolatzaile lanetan, orain dela pare bat urte Soraluzen Jazza sustatzeko helburuarekin sortu zen Errabal Kultur Elkarteak jardun du.

Aurten emanaldiak eskualdeko bost udalerrietan izango dira; Soraluzen, Elgoibarren, Eibarren,Deban eta Mutrikun. Bestalde ekitaldia aurrera eramateko dirulaguntzak Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Soraluze, Elgoibar, Eibar, Deba eta Mutrikuko udaletxeek eman dituzte.

Beraz Azaroan zehar Jazz zaleek aukera ezinhobea dugu Jazz musikaren sorginkeriaz gozatzeko.

Egitaraua hemen