“Maridaje”-ari buruzko Jardunaldiak Eibarko Krabelin Hotelean

2004/10/27
Azaroaren 7,14,21 eta 28an 21:30etan Eibarko Krabelin Hotelean “Maridaje”-aren inguruko Jardunaldiak ospatuko dira.

Eibarren, Arrateko Auzoan dagoen Krabelin Hotelean izango dira “Maridaje” ari buruzko Lehengo Jardunaldiak. Jardunaldi hauek afari gisa antolatu dira, bertara hurbiltzen direnek, aditu eta partaideek eta ospe handiko upeltegietako ardoaz gozatzeko aukera edukiko dute.

Arrakasta ziurtatuta dago, izan ere aurreneko egunean saldu ziren plaza gehienak eta lehenengo egunerako bakarrik geratzen da tokia.

Jardunaldietan parte hartuko dutenek “Maridaje”aren arteaz ikasteko aukera izango dute. Arte honek gastronomiako plater eta ardoen arteko oreka puntua topatzea du helburu. Era honetan plater eta ardoak elkarren artean indartu egiten dira; batak bestearen balore eta ezaugarriak nabarmenduz.

Jardunaldi bakoitzaren kostua 56€takoa da (BEZ-a barne), autobus zerbitzua barne.

Informazio gehiago jasotzeko deitu 943 202727 telefonora.