Bisitariei dagokionean Uda oparoa izan dute Debako eta Mutrikuko Turismo Bulegoek.

2004/10/15
Datu orokorrak kontuan izanik, aipatu beharra dago aurtengo uda, bisitariei dagokionean, oparoa izan dela . Datu orokorrei erreparatzen badiegu Mutrikuk, bisitariei dagokionean, %74ko igoera izan du, Debak berriz %90eko igoera izan duelarik.

Udara pasa ondoren Turismo bulegoetako langileek ohi bezala Udaran bertatik pasa diren bezero multzoari buruzko datu estatistikoak aztertzeari ekiten diote. Ondorioz Debabarrenean dauden bi turismo bulegoek (Debakoa eta Mutrikukoak) burututako azterketaren emaitzak oso positibotzat jo genezake. Iazko datuekin alderatuz gero, bai Mutriku eta bai Debako Turismo Bulegotik igarotako bisitarien kopurua nabarmen igo da; Mutrikuko Turismo bulegotik pasa diren bisitarien kopurua %74 eko igoera izan du, Debako Turismo bulegotik pasa diren bisitari kopuruak berriz %90eko igoera izan du. Beraz, pozteko moduko datuak dira, datu hauek gure eskualdea helmuga turistikotzat gero eta pertsona gehiagok duenaren seinale baitira.

Jasotako datuek zehaztasun gehiagorekin aztertuz gero zera ondoriozta genezake : jatorriari dagokionean bai Estatu espainoleko eta atzerritarren portzentaia nabarmen igo dela. Aipatzekoa da aurten Mutrikuko Turismo bulegora hurbildu diren bisitarien igoera nabarmena atzerritarrena izan dela(%114), Deban ordea Estatu Espainarreko bisitariak jasan dute igoera nabarmena(%170).Atzerritarrei dagokionean nahiz eta gaur egunerarte Frantsesak nagusi izan, aipatu beharra dagi aurten Alemaniarren portzentaia nabarmen igo dela; Mutrikun Alemaniarren igoera %423koa izan da Deban berriz %196koa.

-.Debako Turismo Bulegoan egondako bisitarien kopuruari buruzko informazioa hemen

-.Mutrikuko Turismo Bulegoan egondako bisitarien kopuruari buruzko informazioa hemen