Labetik atera berria "Patrimonio Rural, paisaje y territorio en la comarca de Debabarrena" ikerketa lana.

2004/10/05
Urriak 7 Osteguna, goizeko 11:15ean Geografia Katedraduna den Gema Floridok "Patrimonio Rural, paisaje y territorio en la comarca de Debabarrena" izenburupean burututako lana aurkeztuko du DEBEGESAN (Azitaingo industrialdean).

Debegesak (Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea) CD formatoan argitaratutako lan honek Debabarreneko eskualdea hobeto ulertu eta ezagutzeko aukera eskaintzen digu.

Ikerketa lan honen egilea den Gema Floridok, urriaren 7 osteguna goizeko 11:15ean Debegesan egingo duen aurkezpenean, bere lanaren nondik-norakoak azalduko ditu.

Aurkezpenean egilearekin batera Debegesako kontseilari ordezkaria den Iñaki Arriola eta jardunean Debegesako presidentea den Estanis Osinaldek lan honen garrantziaz eta interesaz hitz egingo digute.

Beraz gure lurraldearen inguruan interesa duten guztiak gonbidatua zaudete hitzordu horretara. Etortzea ezinezkoa dutenek bestalde salmentan eskuratzeko aukera izango dute (Debegesan, Turismo Bulegoetan, liburudendetan...)

Informazio gehiagorako:

DEBEGESA Azitain Poligonoa 3 bis 20600 EIbar Tel:943820110 Fax:943200350 www.debabarrenaturismo.com