Urriaren 2an, Mendaron ospatuko da Euskal Herriko lehen Grafitti lehiaketa

2004/09/20
Urriaren 2an, Topagunea, Euskara Elkarteen Federazioak antolatuta, Gazte Sortzaile Sariak 2004 (1go edizioa) ospatuko da Mendaroko Udalerrian. Ekintzaren helburu nagusia, gazteen sormena eta beraien ekoizpen artistikoa gizarteratzea da. Lehiaketa Graffitiaren inguruan egingo da eta aldez aurretik horma zatia esleitu zaien marrazkiak izango dira urriaren 2an goizeko 10etatik aurrera lehian arituko direnak.

Mendaron Urriaren 2an goizeko 10etan hasi eta 17:00 bitartean ospatuko den “Gazte Sortzaile Sariak 2004” ekimenaren baitan, Euskal Herriko I.Graffiti lehiaketaren finalaz gozatzeko aukera izango dugu. Nahiz eta lehiaketan Euskal Herriko gazte euskaldunak parte hartu, Estatuko Graffitilari ezagunak ,herriko fatxada bat margotuz,grafitti erakusketa egingo dute.

Lehiaketako partaideak bakarka edo taldeka partehartuko dute, teknika librea izanik eta gaia “euskara” delarik. Sariei dagokionean 1.200€ko lau sari banatuko dira:

  • Teknika onenari
  • koloreen erabilpen onenari
  • gaia hobeto isladatu duenari
  • graffiti original eta freskuenari

Azkenik tailerrak (graffiti tailerrak, Scratch eta DJ tailerra, musika ordenagailu bidez egiteko tailerra, perkusio tailerra eta Break Dance tailerra) eta erakustaldiak (DZ-ren musika erakustaldia, Scratch erakustaldia, Skate erakustaldia eta perkusio erakustaldia)egongo dira egun osoan zehar.

Beraz, egunerokotasunetik aldendu eta mundu koloretsu eta sormen handiko lanez inguratu nahi duenak Urriaren 2an Mendarora hurbiltzea besterik ez du.

  • Lehiaketan parte hartzeko baldintzak hemen
  • Egitaraua hemen