XIX. Jardunaldi Mikologikoak Eibarren

2017
Urria
6
Noiz:
2017/10/06 08:00
2017/10/08 22:00
Gehitu zure egutegira
iCal iCal

Armagin-hiriak asteburu honetan, urriaren 6tik 8ra bitartean, ospatuko ditu XIX Jardunaldi Mikologikoak. Urtero antolatzen ditu Kirol Klub-eko mendizale taldeak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin kolaborazioan.

Edizio honetako egitaraua ostiralean abiatuko da, hilak 6, arratsaldeko 19:30ean Depor-en egoitzan perretxikoei buruz egingo den solasaldi batekin. Jardunaldiek larunbatean jarraituko dute, perretxikoak hartzeko antolatu den mendi-irteeraren eskutik. Autobusa goizeko 08:15 irtengo da Ego-Gain eremutik. Jasotzen diren perretxikoak Kirol Klubean klasifikatuko dira arratsaldean bertan, 16:00etan.

Asteburu mikologikoari amaiera emateko, Toribio Etxeberria kaleak igandean, urriak 8, 10:30tik 14:00ak arte, perretxikoen erakusketa bat hartuko du. Bertan, produktu mikologikoak dastatzeaz gain, horiek erosteko aukera ere egongo da.