Mendaroko VII Kilimon Trail lasterketa, apirilaren 9an

2017
Apirila
9
Noiz:
2017/04/09 10:00
2017/04/09 15:00
Non:
Mendaro
Gehitu zure egutegira
iCal iCal
Kilimon Trail gure mugetatik haratago ere oihartzuna duen mendi lasterketa entzutetsua da. Debabarrena kirola, running-a eta oro har turismo aktiboa praktikatzeko helmuga aproposa da, Mendaroko lasterketaren VII.edizioak (apirilak 9) berresten duen modura. Izena emateko epea zabalik da apirilaren 6ra arte. Animatu partehartzera edo gure mendi ederretan lasterkariei txaloekin arnas ematera!

Mendaroko Txirrindulari taldeak, Udalaren laguntzarekin, antolatzen duen Kilimon Trailaren VII edizioa egingo da datorren apirilaren 9an. Gero eta ospe handiagoa duen mendi lasterketak tokiko lasterkariez gain, nazioarteko partaideak erakartzen ditu. Antolakuntzaren esanetan, "udarrebiko klasiko entzutetsuenetako bat da".

Kilimon Trailak  23,16km-ko ibilbidea du eta Mendaroko (Debabarrena) Kilimon bailarako mendietatik igarotzen da.

Izena emateko epea apirilaren 6ra arte egongo da zabalik, proba baino hiru egun lehenago. Kilimon Trail Debabarrena eskualduan kirol turismoak izaten ari den bultzadaren adierazle garbia da. Abentura eta kirola gustuko baidtuzu, eta paraje ederretan murgiltzea atsegin baduzu, etor zaitez apirilean gu bisitatzera!