Uztailak 21-25: Madalena jaiak Mutrikun

2017
Uztaila
21
Noiz:
2017/07/21 09:00
2017/07/25 22:00
Non:
Mutriku
Gehitu zure egutegira
iCal iCal

Jantzi zuri eta zapi urdinak Mutrikuko kaleak beteko dituzten beste behin ere, Mutrikuko Madalen jaien ospakizunean. Uztailaren 21etik 25era bitartean ospatuko dira, adin guztietarako ekintzak batuz.

Danborrada jaien ekintza nagusienetariko bat izango da. Malen bezperan ospatuko da, 21ean, gaueko 23:00etan hasita. Ondoren, txupinazo ofiziala botako da.

Malen txiki egunean, 23an, bertso musikatuak izango dira Beheko Plazan gaueko 23:00etan. Koadrilen egunean, 24an, erromeriak, jokoak, haur parkea eta sokamuturra izango dira. Bukatzeko, 25ean, Santixo Egunean, okela eta sagardo dastaketak izango dira eguerdian. Arratsaldez, joaldunak eta euskal pertsonaia mitologikoak kalejiran irtengo dira eta gauean, kontzertuak izango dira: Sustrajah Band eta Joxe Replay (Beheko Plazan) eta Anaiarte abesbatza (Goiko Plazan).