San Juanak Eibarren

2017
Ekaina
24
Noiz:
2017/06/24 10:00
2017/07/01 23:00
Gehitu zure egutegira
iCal iCal
Guztira, 103 jarduera antolatu dira eta 33 elkartek baino gehiagok parte hartuko dute. Gatibuk, Tokyo Brass Stylek eta Txistularien Alardeak, besteak beste, eskainiko dituzte kontzertuak. Aurten, ez dira egongo zezen festak eta kuadrillen arteko jokoak zezen plazan. Aurtengo jaietarako aurrekontua 215.000 euro ingurukoa da.

San Juanak ezinbesteko hitzordu dira Eibarko urteko jai-egutegian. Aurten zehazki, guztira, 103 jarduera antolatu dira: kultura-ekitaldiak, 13 (antzerkia eta animazioa); danborradak (helduak eta haurrak), 2; herriko kolektibo edo taldeekin antolatutakoak, 48; musika-ekitaldiak (kontzertuak, dantzaldiak...), 20; koadrillen artekoak, 2; suzko erroberak, 3; Gorriti eta bere animaliak, 1; eta publiko guztiei zuzendutako 14.

Ekainaren 22an, iluntzean, guztiok dugu hitzordua Untzaga plazan, euskararen aldeko Guinness errekorra lortzeko. Egun bat beranduago, ekainaren 23an, 13:00etan, ongietorria emango zaie Lizarrako Dultzaineroei Estaziño kalean. Bertan, Eibarko udalkideez gain, herriko kuadrillak eta kolektibo edo taldeak izango dira. Aurten, talde eta pertsona hauek gonbidatu dira: gimnasia erritmikoko taldekideak, hainbat txapelketa irabazi dituztenak denboraldi honetan; Ballet Eibarreseko kideak, Juanita Unzueta omentzeko asmoz etorriko direnak; Norica karabinen enpresa, haren ehungarren urteurrena dela-eta; eta Asociación Armera, haiek ere ospakizun handia dutelako, berrogeita hamargarren urteurrena. Ekainaren 23an, 13:30ean, Udaletxetik pregoia eta jaiei hasiera emateko txupinazoa botako dute.

Lizarrako Dultzaineroei ongietorria emateaz gain, aurtengo egitarauaren ekimen nabarmen batzuk honako hauek dira: helduen eta umeen danborradak ('Marruko' kainoia berriz erabiliko da baimen guztiak lortu ostean) ekainaren 23an eta 24an; Soka Dantza, hilaren 24an, 23:30ean, Kezka Dantza Taldea eta Usartza Txistulari Bandarekin, Untzagan; suzko erroberak, Caballer Fx (ekainaren 24an) eta Valecea (ekainaren 25ean) pirotekniekin.

Gatibu, Tokyo Brass Style eta Txistularien Alardea

Bestalde, aurtengo jaien beste indargune batzuk hauexek dira: Gatibu taldearen kontzertua -hilaren 17an, 23:00etan, Untzaga plazan-; Japonetik etorritako Tokyo Brass Style bandaren emanaldia -hilaren 23an, 19:00etan, Untzagan-; Lisker taldearen berbena -ekainaren 23an, 23:00etan, Untzagan- eta Jamaica Showren taldearena -ekainaren 24an, 00:15ean, Untzagan-; Txistularien Alardearen kontzertua, ekainaren 25ean, 13:00etan, Untzagan; kalejirak; kaleko antzerkia edota herriko elkarteek antolatutako ekimenak. Ekainaren 25ean, 11:30ean, San Juan XXIV. Marmitako lehiaketa izango da, Untzaga plazan. Aurten, ez dira egongo zezen festak eta kuadrillen arteko jokoak zezen plazan.

Aipatutako ekimen guztiak antolatzeko, aurtengo aurrekontua 215.000 eurokoa izan da.

Umeentzako barrakak Txaltxa Zelain ipiniko dira aurten. Eta, aurreko urtean bezala, txosnak Txaltxa Zelain ere ipiniko dira, Untzagako dorrearen azpian.

2017ko Sanjuanetako egitaraua kontsultatzeko SAKATU HEMEN.

Informazio iturria: Eibarko Udala