San Andres auzoko jaiak, Soraluzen

2017
Uztaila
8
Noiz:
2017/07/08 10:00
2017/07/10 20:00
Non:
Barrio de San Andrés, Soraluze
Gehitu zure egutegira
iCal iCal
Bisitariek eta auzotarrek ikusgai izango dute larunbat goizean, hilak 8, nekazal-azoka, non animaliak eta inguruko produktuak izango diren bertaratzen direnen gozamenerako. Igandean, berriz, goizeko 10:00etan abiatuko da Iñaki Ruiz mendi lasterketa, ohiko mezaren ostean.

Asteburu honetan, uztailak 8 eta 9, ekingo zaie Soraluzeko San Andres auzoko jaiei. Nobedade nagusia da larunbat goizean egingo den nekazaritza-azoka. Bertan, animaliak ikusgai izan ez ezik,inguruko produktuak egongo dira salgai, hala nola, frutak, barazkiak eta ogia. Era berean, loreen postuak ipiniko dira. Azoka larunbatean izango da zabalik, goizean zehar. Egunean bertan, arratsaldean, pilota partiduak jokatuko dira eta gauean berriz, Bide Batez taldeak bertaratzen direnak dantzan jarriko ditu, festa giroaz behar bezala gozarazteko.

Igandean, uztailak 9, 'Iñaki Ruiz' mendi lasterketa

Igandeko hitzordu nagusia Iñaki Ruiz mendi lasterketaren eskutik iritsiko da. Goizeko 10:00etan hasiko da proba horren seigarren edizioa.

Eguerdiko 12:30ean San Andresgo ermitan ohiko meza nagusia ospatuko da. Arratsaldeko 18:00etan, berriz, urtero lez, etxeko txiki eta gazteenentzat larrabehiak aterako dituzte. Jaiak astelehenean, hilak 10, amaituko dira, auzoko bizilagunei eskainitako jardunaldiarekin.