Neguko kultur egitarau zabala Itziarren (Deba)

2017
Azaroa
16
Noiz:
2017/11/16 12:00
2018/02/06 23:55
Non:
Itziar (Deba)
Gehitu zure egutegira
iCal iCal

Itziarko (Deba) Auzo Udalak kultur egitarau zabala antolatu du negura begira, familia osoari zuzendutako ekimenen bitartez datozen hil hotz horiek giro onez berotu eta alaitzeko xedez.

Ostegunean, azaroaren 16an, ekingo zaio jarduera-sortari, Andutz Biltokian arratsaldeko 21:00etan proiektatuko den ikus-entzunezkoaren eskutik. Dokumental horretan ikusgai izango dira Huayhuash eskalada espedizioaren abenturak, non Lasturren jaiotako Ihintza Elsenaar alpinistak parte hartu zuen.

Era berean, azaroaren amaieran, hilaren 24an, arratsaldeko 19:30ean, Goiener energia kooperatiba herritarrak (eredu energetikoaren aldaketaren gainean lan egiten dute, besteak beste), argindar alternatiboei buruzko hitzaldi bat eskainiko du.

Abenduaren 1ean, ostiralean, arratsaldeko 19:30ean, Kataluniako Prozesuari buruzko afari-hitzaldia egingo da.

Ostegunean, abenduak 7, Lasturko Tabernan gaueko 22:00etan (ordu bete lehenago, 21:00etan, gaztainak eskainiko dira bertaratzen direnentzat) 'Irri Par Txou' antzezlana oholtzaratuko dute Ion Martinez Esnaola eta Jose Cruz Gurrutxaga aktoreek.

Abenduaren erdialdetik otsaila hasiera arte, ondorengo jarduerak daude aurreikusiak: