Munduko arroz desberdinen dastaketa Elgoibarren

2017
Urria
21
Noiz:
2017/10/21 09:00
2017/10/21 23:55
Non:
Maalako Parkea
Gehitu zure egutegira
iCal iCal
Maala parkera hurbiltzen den orok aukera izango du arroz errezeta desberdinak probatzeko. Ekimen honen helburua da "herrian dagoen kultur aniztasuna ikustaraztea eta jatorriz tokikoak diren zein beste herrietatik etorritako bizilagunen arteko hartu emanak sendotzea".

Aurreko urteko edizioaren arrakasta ikusita, Elgoibarko bizilagunek eta bisitariek aukera ezin hobea izango dute Gizarteratze Mahaiak biharren urtez jarraian antolatzen duen Munduko Arrozen Dastaketan parte hartzeko. Helburu bikoitza du ekimenak, batetik, "herrian dagoen kultur aniztasuna ikustaraztea" eta, bestetik, "jatorriz tokikoak diren zein beste herrietatik etorritako bizilagunen arteko hartu emanak sendotzea".

Jardunaldia larunbatean egingo da Maalako parkean eta gerturatzen den pertsona orok aukera izango du dohainik 14 arroz mota desberdin dastatzeko.