Motxaila Eguna Mendaron

2018
Martxoa
9
Noiz:
2018/03/09 09:00
2018/03/10 22:30
Non:
Mendaro
Gehitu zure egutegira
iCal iCal

Zerua motxailen aterpe izenpean Motxaila Eguna ospatuko dute Mendaron datorren martxoaren 9an eta 10ean azken urteotako ohitura jarraituz

Martxoaren 9an, ostiralean, Motxailak Bertsotan saioa ospatuko da. Maialen Olazabal gai-jartzailearen esanetan Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Andoni Egaña eta Jone Uria bertsolariak arituko dira bertsotan. Saioa gaueko 22:00etan hasiko da Mendaroko San Agustin Kulturgunean.

Bertso saiorako txartelak salgai ipini dituzte eta 5 euroren truke erosi ahal izango dira Txirristakan eta Morroskilon.

Martxoak 10, larunbata, Motxaila Eguna

Bezperako bertso-saioaren ostean, Motxaila Eguna izango da protagonista larunbatean, martxoaren 10ean. Makina bat jardueara antolatu dira jardunaldi horretarako, bertakoek eta bisitariek jaigiroan egun biribila igaro dezaten.

Egitaraua, ondorengoa: