Larunbat honetan, hilaren 14an Mutrikuk Merkatu Txikiaren edizio berri bat hartu du, Jarduera honek lotura estua du Debabarreneko kostaldeko herri honetan. Kilometro 0 deritzon produktuak saldu ohi dituzte ekoizleek.
Oraingoan Ibiri, Aritza, Antia, Sagarmila eta Julian Villena ekoizleak egongo dira merkatuan goiz goizetik, Beheko Plazan. Gainera, nobedade modura, eguerdiko 12:00etan Julian Villenak Kandela Tailer bat zuzenduko du, edonorentzat irekia.