Mendia eta zientzia hizpide Elgoibarren

2017
Otsaila
22
Noiz:
2017/02/22 12:15
2017/03/08 12:15
Gehitu zure egutegira
iCal
Mendia eta zientzia uztartuko ditu Morkaikok antolatutako hitzaldi-zikloak

Mendi eta natura guneen zientzia ezagutza hizpide izango duten saioak antolatu ditu Morkaiko Mendizale Elkarteak, mendiarekin lotura duten ikerketa zientifikoak dibulgatzeko asmoarekin. Elgoibarko zientzialari eta mendizaleak izango dira hitzaldi zikloko protagonistak.

Morkaiko elgoibar MendiaEtaZientzia kartela
Morkaiko elgoibar MendiaEtaZientzia kartela
“Mendizaletasunak eta natura ezagutzeko griñak lotura handia dute ikerkuntza zientifikoarekin eta, horregatik, zientzia-ezagutza modu erraz eta dibulgatzailean publiko orokorrarengana hurbiltzeko apustua egin dugu”, azaldu dute Morkaikoko kideek neguko iluntzeetarako antolatu duten hitzaldi zikloaz.

• Otsailaren 22an, martxoaren 2an eta 8an

Mendizaletasunaren eta naturaguneen inguruko ikerketa-zientifikoak, bidaiak, espedizioak eta kultura proposamenak ezagutzera eman nahi dituzte prestatu dituzten hitzaldietan. Programa “zabal eta anitza” osatu dute Morkaikoko bazkide, elgoibartar zein inguruko herrietako interesatuentzako. Hitzaldi-sortak hiru egunetako saioetan banatu dituzte, otsailaren 22an lehenengoa, martxoaren 2an bigarrena eta martxoaren 8an, berriz, hirugarren eta azkena. Saio guztiak Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi-gelan izango dira, 19:30ean hasita. Saio bakoitzak gai zabal bat izango du hizpide eta bi pertsona izango dira hizlari lanetan arituko direnak.

1- Fauna: ur putzuetako animalietatik Katamotzaren bila

Ion Garin eta Egoitz Alkorta

Ziraba proiektua: herritarrak naturara gerturatzeko egitasmoa. (30 minutu).

Ziraba proiektua anfibioak eta narrastiak ardatz harturik, hainbat elkartek elkarlanean aurrera eramandako proiektua da. Ingurugiroa, hezkuntza, euskara eta zientzia uztartuz, auzolanaren bidez Hernaniko udalerrian hainbat ekintza burutu dira, herriko ondarea ezagutarazi eta berreskuratzeko ahaleginetan. Partehartzaileak Aranzadi Zientzia Elkartea, Hernaniko Udala, Ereñotzuko Auzo-Udala, Dobera Euskara Elkartea eta Txirrita eskola izan dira.

 

(ITURRIA: BARREN.EUS)