Irteera ornitologikoa

2014
Urria
18
Noiz:
2014/10/18 09:30
2014/10/19 13:30
Non:
Gorla
Gehitu zure egutegira
iCal iCal
UDAZKENA DOLMENEN IBILBIDEAN

Hegazti bidaiariak



Migrazioa prozesu naturala da, espezie askok burutzen dutena, baina txoriek egiten duten migrazioa da denen artean ezagunena. Euskal Herria estrategikoki kokatua dago Europako migrazio-ibilbide nagusienetako batean eta leku ezinhobea da hegaztien migrazioa ikusteko.


Kiko Alvarez Biologoaren eskutik, irteera honetan hegaztien migrazio prozesu liluragarria ezagutuko dugu, zergatik eta noiz ematen den, zein espezie taldek erabiltzen duten gure ingurunea migratzeko eta zein faktore ari diren eragiten hegazti migratzaileen kontserbazioan. Honela, txoriak ikusteko mendi-irteera bat egingo dugu, Kiko Alvarez Biologoaren azalpenek lagunduta.


Irteera ornitologiko hau "Udazkena Dolmenen Ibilbidean" programaren baitan antolatu da, Bergarako Mendia Bizirik Pol-Pol taldearen eskutik. 4 orduko iraupena izango du irteerak.

Hasiera: 9:30ean
Abiapuntua: Gorlako kantinan (Iturriberri, Elosua auzoa)
*Oharrak: prismatikoak eta mendiko botak eramatea gomendatzen da