Idazlearekin berbetan: euskarazko irakurketa kluba, Eibarren

2013
Apirila
9
Noiz:
2013/04/09 19:00
2013/04/09 20:00
Gehitu zure egutegira
iCal
Lekua: Juan San Martin Liburutegia. Ordutegia: 19:00etatik 20:00etara Apirilean izango dugun saioarekin, intrigazko eleberriaren edo eleberri beltzaren zikloa itxiko dugu euskarazko irakurketa klubean. Orain arte Eibarko Liburutegitik pasatu diren idazleak hauek izan dira: •Urtarrilaren 8an, Harkaitz Cano. Twist •Otsailaren 5ean, Joseba Lozano. Argiaren erreinua •Martxoaren 5ean, Hasier Etxeberria. Eulien bazka Apirilaren 9an, arratsaldeko 7etan izango da euskarazko klubaren azken saioa, udazkenean berriro martxan jarriko bada ere. Jon Arretxe izango dugu gure artean eta aukeratu dugun nobela Tangerko ametsak izango da. Beraz, parte hartu nahi izatekotan, pasatu Liburutegitik izena ematera eta nobela lortzera. Blogean jarri dugun inprimaki honen bidez eman ahal da izena ere.