Erakusketa: Grafikak

2014
Martxoa
7
Noiz:
2014/03/07 18:30
2014/03/30 20:30
Non:
PORTALEA (Eibar)
Gehitu zure egutegira
iCal iCal
Eluska Zabalo - Asun del Pozo - Kontxesi Vicente Isiegas - Julia Matute - Araitz Urbeltz - Izaskun Alvarez Gainza - Izibene Oñederra - Ana Goikoetxea - Esti García Agirre

Grafikak ikusgai Portalean

Grafikaren alorrean dabiltzan bederatzi emakumeren lanak daude ikusgai Portalean. Grafikaren eremu zabalak, nagusiki, marrazki eta grabatu tekniken bitartez sortzen diren ikus-elementuekin du zerikusia. Erakusketa honetan, eremu tekniko hau da lanek duten baldintza komun eta zeharkakoa, izan ere, grafikaren baitan dauden baliabide anitzen bitartez sortutako zenbait proposamen ezberdin ezagutu ahal izango dira. Teknika aldetik, esate baterako, serigrafiak, litografiak, akuaforteak, fotograbatuak, grafika hedatua eta marrazki erraldoiak daude. Anizkoiztasun hau azaldu nahian izendatu dugu erakusketa pluralean.


Asteartea-igandea    18:30-20:30