Gararock jaialdia Mendaron

2017
Iraila
23
Noiz:
2017/09/23 10:30
2017/09/24 18:00
Non:
Mendaro
Gehitu zure egutegira
iCal iCal

Datorren larunbatean, hilaren 23an, ospatuko da Debabarreneko udalerrian Gararock musika jaialdiaren bigarren edizioa. Lehenengoaren arrakasta ikusita, beste behin antolatu dute Screminguy, Gaztetxe eta Basquestay  taldeek musika jaialdi hau, Mendaroko Udalaren kolaborazioarekin.

Garagartzako auzoan egingo da II.Gararock edizioa. Bi eszenatoki ipiniko dira, bat San Agustin kultur eraikinean eta bestea, Elizako plazan.

Lehenengo emanaldia Jon & Keu taldeak eskainiko du, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Arratsaldeko 19:00etan Las Morenas-en txanda izango da, eta ondoren, Screamin Targets taldeak joko du Terrazan. Arratsalde guztian zehar, kontzertuez gain, rock tailer bat egingo da, etxeko txikienei zuzenduta.

Arratsaldeko kontzertuen ondoren, iluntzeko 21:30etik aurrera gaueko jaialdiari ekingo zaio: Jo ta Ito tokiko taldeak emango dio irekiera gaueko saio horri, eta Kabbalah, Sonic Trash eta The Lookers taldeek emango diote jarraipena.

Tailerrez eta kontzertuez gain, jaialdiak taberna eta disko-guneak izango ditu, baita edariak hartzeko barra, food truck-a, kamiseten eta diskoen salmenta edota DJ-ak, ere.