Euskal Herriko Itzulia Eibarren

2017
Apirila
7
Noiz:
2017/04/07 08:00
2017/04/08 20:00
Non:
Eibar
Gehitu zure egutegira
iCal iCal
Txirrindularitza interes gehien suspertzen duen kiroletako bat da Eibarren. Urtero Debabarreneko herriak Euskal Herriko Itzuliaren hainbat etapa hartzen ditu. 57. edizio honetan lasterkari entzutetsuenak bertan izango dira bi egunez: apirilaren 7an Itzuliaren jardunaldi gogorrenetarikoa Bilbotik irten eta Eibarrera iritsiko da. Larunbatean, hilak 8, udalerrian bertan hasi eta amaituko den erlojupeko ospetsuarekin emango zaio amaiera Itzuliari.

Armagin hiria beste urte betez Euskal Herriko Itzuliaren protagonista ukaezina izango da egunotan. Debabarreneko herrian txirrindularitzarekiko dagoen zaletasuna aski ezaguna da, eta edizio bakoitzean bisitari asko etortzen da Arrateko igoeraren zailtasunaren lekuko izateko.

Itzulia bere historian lehenengo aldiz Iruñeatik abiatuko da. Euskal proba inportanteena, beste behin, Arrateko igoeran eta Eibarko erlojupekoan erabakiko da. Contador, Valverde, Ion Izagirre, Bardet, Henao eta Uran lasterkariak Euskal Herriko Itzulian izango dira lehia bizian; horiek ere Eibarren bilduko diren zaletuen babesa eta indarra jasoko dute.

Apirilak 7 eta 8: Eibar, Itzuliaren geltoki erabakigarria

Itzulia Iruñeatik aterako da apirilaren 3an. Nafarroako hiriburua izango da bi jardunaldiz abiapuntua. Asteazkenean, apirilak 5, Gasteiz izango da protagonista. Bertatik irtenda, eta 160 kilometro maldan gora-behera igaro ostean, Donostiara iritsiko dira. Ostegunean, hilaren 6an, txirrindulariek euskal kostaldea zeharkatuko dute, Itzuliaren mendi gain mitikoetatik pasatuz. Etapa hori Bilboko erdigunean bukatuko da, azken metroetan jendetza elkartuko delarik txirrindulariei azken bultzada emateko.

Eta azken bi egunetan, apirilak 7 eta 8, Eibar izango da Euskal Herriko Itzuliko protagonista nagusia. Euskal txirrindu proba horren etapa zorrotzenetarikoa izango da ostiralekoa (hilak 7), Arrateko igoera tarteko.

Ohikoa den bezala, Euskal Herriko Itzuliari erlojupekoarekin emango zaio amaiera, Eibarren hasi eta amaituko dena, 27 kilometroko ibilbidea egin ondoren.

Ezbairik gabe, Euskal Herriko Itzuliaren funtsezko eszenatoki da Eibar, kirol-proba hori sortu zenetik. Hortaz, txirrindularitza gustuko dutenek, aukera paregabea dute Debabarreneko udalerria asteburuan bisitatu, eta bertan ematen den giro ederraz gozatzeko. Zatoz Eibarrera eta eman azken bultzada txirrindulariei!