Erakusketa: 'Ion Fiz diseinatzailearen XV. urteurrena goi-mailako joskintzan'

2017
Abendua
7
Noiz:
2017/12/07 09:00
2017/12/29 20:00
Non:
Armagintza Museoa, Eibar
Gehitu zure egutegira
iCal iCal
Abendua ekitaldiz josita dator Eibarko Armagintza Museoan. urtea behar bezala amaitzeko, pertsona orori zuzendutako ekintzak antolatu dira. Ez diezazutela kontatu, zatoz! Ez zara damutuko!

Abenduak 7 eta 29 bitartean:  'Ion Fiz diseinatzailearen XV. urteurrena goi-mailako joskintzan' erakusketa

Ion Fizek, nazioarteko moda diseinatzaileak, goi-mailako joskintzan bere XV. urteurrena ospatuko du bere jaioterrian, Eibarren.

Ion Fizen erakusketa Armagintzaren Museoan izango da abenduaren 7tik 29ra. Hala, 15 egunetan, diseinatzailearen lan garrantzitsuenak ikusgai izango dira bertan; eta horrekin batera, ume, emakumezko zein gizonezkoentzako jantziak egongo dira pop-up berezi batean.