Elkarteen arteko arrantza lehiaketa

2014
Ekaina
1
Noiz:
2014/06/01 09:00
2014/06/01 14:00
Non:
Deba Ibaia
Gehitu zure egutegira
iCal iCal
Debako La Lubina elkarteak, aurten ere, Elkarteen Arteko "Deba Ibaia" Arrantza Lehiaketa antolatu du. 55. edizioa izango da eta Gipuzkoako txoko ezberdinetako arrantzaleak elkartuko ditu.

Goizeko 9:00etan emango zaio hasiera lehiaketari eta parte-hartzaileek 14:00ak arte izango dute denbora ibaitik arrain gehien eta pisutsuenak arrantzatzeko. Gipuzkoako Arrantza Federazioaren arautegia jarraituko da lehiaketan eta partaideek itsaso eta federazio lizentziak aurkeztu beharko dituzte.

Lehiaketak Gipuzkoako 14 elkartetako 191 parte-hartzaile izango ditu aurten eta 19 taldetan banatuko dira. Amaieran sari banaketa egingo da.