'Eibar motor mundua' erakusketa

2017
Otsaila
11
Noiz:
2017/02/11 12:30
2017/03/05 18:00
Non:
Eibarko Armagintza Museoa
Gehitu zure egutegira
iCal
Armagintza Museoak datorren otsailaren 11tik martxoak 5era arte 'Eibar motor-mundua' esposizioa hartuko du. Bisitariek aukera izango dute motorrarekin lotura izan duten kirolen iragana, oraina eta etorkizuna gertutik ezagutzeko

Eibar motor-mundua erakusketaren inaugurazioa hartuko du herriko Armagintza Museoak datorren larunbatean, otsailak 11, eguerdiko 12:30an. Bertan, bisitariek Debabarreneko herri horrek motorrarekin lotura zuzena izan duten kirolean iragaina oraina eta etorkizuna gertutik ezagutzeko aukera izango dute.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, martxoaren 5era arte zabalik egongo den erakusketa honen helburua da "pilotu, antolatzaile, babesle eta kirolari eibartarrei omenaldi txiki bat egitea"; izan ere, "era batera edo bestera, lan handia egin dute motor-soinuak Eibarren bizirik iraun dezan".

Erakusketaren inaugurazioak Eibarren ospatu diren autoen eta motoen froga anitzak (ralliak, rallysprintak) islatuko ditu. Lasterketa horiek 1968an egindako Arrateko I Igoera probatik gaur egun arte ospatzen joan dira. Halaber, inaugurazio ekitaldian Aitor Monteroren aurtengo denboraldia aurkeztuko da, 'Escuderia Eibar 2017' izenpean.