Irailak 10, Dolmenen Ibilbidera bisita gidatua

2017
Iraila
10
Noiz:
2017/09/10 10:00
2017/09/10 13:30
Non:
Karakateko aparkalekua (Soraluze)
Gehitu zure egutegira
iCal iCal

Dolmenen Ibilbidearen balio arkeologikoa eta geologikoa zein paisaia-balioa ezagutzera emateko doako bisita gidatu bat antolatu da datorren irailaren 10erako, igandea. Euskaraz izango da bisita.  9 kilometroko ibilbide gidatua izango da, Karakaten hasi eta Irukurutzetaraino (4,5km), eta buelta berriz Karakatera.

Dolmenen Ibilbideak Karakate-Agirreburu banalerroa zeharkatzen du, eta Elgoibarko, Soraluzeko eta Bergarako udalerriak lotzen ditu.

Ibilbideak balio arkeologiko handia du, bertan aurkitzen den historiaurreko ondareagatik: Neolitoko eta Brontze Aroko tumuluak eta trikuharriak, hain zuzen. Giza taldeek horrelako mendilerroak, paisaiaren mugarri nagusi zirenak, aukeratu zituzten hildakoak ehorzteko eta beren lurraldea seinalatzeko. Monumentu megalitikoen bidez utzi diguten ondarea antzinako ehorzte-errituekin lotuta dago.