Debako San Rokeak

2017
Abuztua
14
Noiz:
2017/08/14 09:00
2017/08/18 00:00
Gehitu zure egutegira
iCal iCal

Debako jai garrantzitsuenak SAN ROKE-ak dira ezbairik gabe. Abuztuaren 14 eta 18 bitartean ospatzen dira. Nabarmentzekoa da abuztuak 16a, San Roke eguna, hain zuzen. Jai-giroa eta festek suspertzen duten poza ongi pasatzeko berme dira dudarik gabe. Azpimarratzekoa da jai hasiera, danborradaren eskutik, baita entzierroak, nobilladak, bertako dantzak eta berbena ere. Bisitariek debarrekin batera biziki gozatuko dute festetan murgilduz, eta jaiak behar bezala biziz.