Debabarreneko III Raid Lasterketa

2017
Maiatza
6
Noiz:
2017/05/06 09:00
2017/05/06 20:00
Non:
Debabarrena
Gehitu zure egutegira
iCal iCal
Lehenengo bi edizioak irailean ospatu ostean, Elgoibarko Morkaiko Mendi Elkarteak Debabarreneko III Raid lasterketa datorren maiatzaren 6rako antolatu du. Hala, Abenturetako Raiden Iparraldeko Liga (LINRA gazteleraz) gure eskualdean hasiko da, bertako txapelketaren eskutik

Debabarreneko III Raid Lasterketa datorren maiatzaren 6an egingo da lehen aldiz, aurreko bi edizioak irailean ospatu baitziren. Hortaz, udaberriak erakarrita, eta probaren ezaugarri bereziak tarteko, bisitari asko etortzea espero da, eskualdeko mendietatik barrena Raid-ean parte hartuko dutenei euren txalo-zaparradekin animatzeko.

Halaber, Debabarreneko III Raid-aren eskutik Abenturetako Raiden Ipar Ligari hasiera emango zaio, ligarako puntuagarri izango den lehen mendi proba izango baita.

Raid-a bikoteka egiten den lasterketa da eta bertan, partehartzaileek euren habilezia erakutsi behar dute, bai hainbat mendi probatan (trekking, BTT...) baita orientazio mailan ere, mapa bat izango baitute bidelagun ibilbidea osatzeko -7 ordu izango dituzte gehienez-.

2017ko Debabarreneko Raid-a berriz ere ibilbide irekian egingo da; ezbairik gabe, gure eskualdeko paraje berdeak eta landa-eremua bisitariei gerturatzeko aukera ezin hobea eskainiko du lasterketa honek.