Debabarrena Navartur Turismo Azokan

2018
Otsaila
23
Noiz:
2018/02/23 13:55
2018/02/25 22:00
Non:
Baluarte, Iruña
Gehitu zure egutegira
iCal

Debabarrena Turismo present egongo da beste behin Iruñeko Baluarte aretoan asteburu honetan egingo den Navartur Turismo Azokan.

Otsailaren 23tik 25era Debabarrena San Sebastian Region-ek ipiniko duen stand-ean egongo da, Gipuzkoako beste eskualdeekin batera. Modu honetara, bertaratzen diren guztiek Debabarreneko eskaintza turistikoa ezagutzeko aukera izango dute.

Azokako antolakuntzak espero du edizio honetan iazko bisitari kopurua hobetzea, non Nafarroako, Errioxako eta Gipuzkoako 31.000 bisitari kontatu ziren.