'Ciencia en acción' nazioarteko programa zientifikoa Eibarren eta Ermuan

2017
Urria
6
Noiz:
2017/10/06 08:00
2017/10/08 23:35
Non:
Eibar eta Ermua
Gehitu zure egutegira
iCal iCal

Ermuak eta Eibarrek XVIII. ‘Ciencia en Acción’ nazioarteko programaren inaugurazio eta amaiera ekitaldiak hartuko dituzte urriaren 6an eta 8an hurrenez hurren eta 160 proiektu zientifiko baino gehiago ikusteko aukera izango dugu. Ekimenaren helburua da zientziaren komunikazio soziala sustatzea, zientziaren irakaskuntza berritzea eta hori nahiz teknika modu errazean gizartera zabaldu eta hedatzea. Programak heziketa zientifiko eta horren zabalkunderako plataforma eskaintzen du, ekimena hedabide eta ikastegientzat, nahiz hezkuntzaren maila guztietako irakasleentzat –unibertsitatea barne-, adin eta maila guztietako ikasleentzat zabalik dagoelarik. Programak zientzian trebatu eta hori hedatzeko plataforma eskaintzen du, portugesez nahiz gaztelaniaz hitz egiten dugun herrialdeentzat.

XVIII. edizioak "Ciencia en Acción" eta "Adopta una estrella" izeneko atalak hartzen ditu bere gain. Inaugurazio ekitaldia datorren ostiralean, urriaren 6an, izango da Ermuko Izarra Centre eraikinean, 19:00etan. Amaiera ekitaldia, berriz, Eibarko Coliseo Antzokian ospatuko da igandean, urriak 8, 11:00etan. Bertan, sari banaketa egingo da eta 475 pertsona baino gehiago egotea aurreikusten da. Ekimena babesten duten enpresa batzuk (AVIA, Tekniker, SD Eibar Fundazioa, Caja Laboral Euskadiko Kutxa) banatuko dituzte sariak. Estatu osoko ikastetxeetako 600 ikasle eta irakasle baino gehiagok eman dute izena Ermuan eta Eibarren izango diren ekitaldietan parte hartzeko. Guztira, 442 lan aurkeztu dira 'Ciencia en Acción' lehiaketara, eta, horietatik, 164 pasa dira urriaren 6an eta 7an Izarra Centren izango den finalera. Bertan, autonomia ezberdinetako eta Frantziako, Portugalgo, Kolonbiako eta AEBetako neska-mutilek egindako lanak ikusteko aukera izango da.

Urriaren 7an, beste hainbeste jarduera zientifikoak gauzatuko dira Ermuko Izarra Centre-en, Merkatu Plazan eta San Pelayo plazako kioskoan, 10:00etatik 20:30era. Halaber, Izarra Centre eraikinean egingo diren ekitaldietara autoz joateko interesa dutenei arren eskatzen zaie, aldez aurretik, 943 708 706 telefono zenbakira deitzea, beren izen-abizenak eta ibilgailuaren matrikula adieraziz.